Erkidegoa

Nekazaritza eta elikaduraren sektorearen zein landa eta itsasertzeko ingurunearen garapenean modu aktiboan eta lankidetzan ikasi, lagundu eta parte hartu nahi duten pertsona eta erakunde guztientzako espazioa da Katilu. Diziplina eta eragile anitzeko espazioa da, non aniztasuna den protagonista.

Katilun, printzipio gisa hartzen dugu sistema bat osatzen duten pertsona eta erakunde guztiek, nahi badute, horrelakorik egin badezakete eta horrelakorik badute bakarrik egin ditzaketela ekarpen bereziak sistema horren garapena sustatzeko. Ekarpen horiek ezagutza, esperientzia, metodologia, kezka, ideia, zalantza, proposamen, ikerketa, proiektu, espazio, denbora edo baliabide ekonomiko gisa gauzatu daitezke, besteak beste.