Lankidetza

Katilun lankidetza sustatzeko erabiltzen dugun formula “berrikuntza-lantaldeak” delakoak dira, proiektu jakin bat lankidetzan garatzeko osatzen direnak.

Lankidetza-proiektuetako lantaldeak dagoeneko abian dauden proiektuak aberasteko sor daitezke, baina baita sektorerako produktu, zerbitzu, kudeaketa edo antolaketa-metodologiak sorrarazteko ere.

Equipos de trabajo

Actualmente está disponible el siguiente equipo  de trabajo:

Katilu Box

KatiluBox es la caja del conocimiento, abierta y dinámica, para las personas y organizaciones conectadas a Katilu en particular y, a las personas y organizaciones del sector y medio rural y marítimo en general.

KatiluBox es uno de los cuatro pilares de la cartera de servicios de Katilu junto a la ComunidadKatilu, el Área de Aprendizaje y los Equipos de Cooperación.

Si deseas más información de este proyecto completa el siguiente formulario.


Nola sortu edo sustatzen dira lankidetza-proiektuak Katilun?

  • Aberastuz.
    Erakunde bat sustatzaile bihurtzen da, bere proiektua Katilun aurkezten du, bertan, beste ikuspegiekin aberasteko, eta sektoreko eragileak tartean sartuz, bere proiektua gidatzeko.
  • Sorraraziz.
    • Jardunaldi edo lantegi batean ideia eta interes-taldeak sortzen dira, produktu edo zerbitzu berri baten garapenaren inguruan.
    • Pertsona edo erakunde batek premia edo interes zehatz bat proposatzen du, eta horren inguruan, beste pertsona eta erakundeek laguntzeko interesa dute, era horretan, ideia hori garatzeko.

Kasu guztietan, Katiluko berrikuntza-proiektu batek baldintza hauek guztiak betetzen ditu:

  • Sustatzaile bat du.
  • Lankidetzan garatzen da.
  • Garapen iraunkorraren ikuspegia (ekonomikoa, gizarte edo ingurumen-iraunkortasunarena) kontuan hartzen du.
  • Negozio-ereduari balioa ematen dio:
    • Balio-katea aberasten du.
    • Berrikuntza lantzeko gaitasun bereizleak sustatzen eta garatzen laguntzen du.